Mendi eta eskalada ikastaroak asteazken, ostegun eta igandean

Kronika - Erredakzioa 2006ko otsailaren 13a

Bi ikastaro izango dira aste honetan, Hernanin, Hatzi Klimbers eta Mendiriz Mendi elkarteek antolatuta. Asteazken eta ostegunean Elurjausi kasuetarako balio duen erraminta bat (ARVA) nola erabili erakutsiko dute. Ikastaro hori Antxon Burciok emango du. Igandean berriz, eskalada entrenamenduak nola prestatu erakutsiko du Josu Merinok. Bi ikastaroetan edozeinek eman dezake izena, baina, plaza mugatuak dira. Izena emateko edo informazioa gehiagorako: 618 611 943.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!