Hernanik 37-7 galdu du Vigon

Kronika - Erredakzioa 2006ko otsailaren 13a

Vigok izugarri jokatu zuen eta 4 entsaio egin zizkien hernaniarrei.

espero zen bezala, Vigo Hernani baino gehiago izan zen atzo. 37-7 irabazi zuten galiziarrek eta Hernaniko atzelariek nahikoa lan izan zuten Vigoko zabaltzailearen jokua gelditzen. Partidu guztia dominatu zuen sailkapenean bigarren dijoan taldeak eta erakutsi zuen igoera faserako prestatzen ari direla buru belarri. Hernaniarrak baldintza kaxkarretan atera ziren zelaira. Baja asko, dauden batzuk juxtu xamar eta aurrean ekipo haundi bat izanik, ez zuten ezer askorik egiterik izan hernaniarrek. Iker Apezetxeak egin zuen Hernaniren entsaioa eta transformazioa Arkaitz Ruiz de Garibaik sartu zuen. Bolada txarra pasatzen ari da Hernani baina, hemendik aurrera partidu errazagoak ditu. Hurrengo astean Gernikaren kontra Landarern.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!