Bigarren postua, liga hasteko

Kronika - Erredakzioa 2006ko ots. 13a, 02:00

batel liga atzo hasi zuen Hernanik eta ez nolanahi hasi ere. Bigarren postua lortu zuten hernaniarrek, eta lehenengo gelditu zen Koxtape baino 8 segundu gehiago behar izan zituzten lanak bukatzeko. Estropada polita eta parekatua izan zen atzokoa. Hernaniarrak ziabogan Koxtaperekin pare-parean ziren, baina, bigarren bueltan jo egin zuten eta hor kendu zien pasaitarrek diferentzia. Sailkapena horrela gelditu zen hurrenez hurren: Koxtape, Hernani, Trintxerpe, Hibaika, Fortuna eta Tolosaldea. Hurrengo estropada Orion jokatuko dute bi aste barru.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!