Koreografia bihurria eta
akrobazia maite duenarentzat egun polita izan zen atzo. Hip hop funky show ikuskizuna izan zen Atsegindegin, Smoke Screen taldearen eskutik eta jende asko bildu zen bertara, gazte eta ez hain gazte. Boskote bat aritu zen dantzan eta DJak jarri zuen musika, eszenatokitik bertatik. Taldean eta banaka egin zuten dantza eta giroa poliki-poliki baina ederki berotu zuten azkenerako. Donostiako taldea da Smoke Screen eta Hip Hop eta Funky munduan ezagunak dira. Atzoko ikuskizuna Smoke Screen dantza taldeak berak eta Sointek produktorak elkarlanean sortu zuten.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!