Hiru hitzaldietan lehenengoa da ostegunekoa eta martxoan izango dira beste biak. Hitzaldi guztiak irekiak dira eta Emakume Zentroan (Elkano 17-1) izango dira, 16:15etatik aurrera.
Emakume Zentroak Autoestima eta Autobalorazioari buruzko hitzaldia antolatu du datorren ostegunerako. Hitzaldia Inma Utrerak emango du eta jendeak galderak egin eta iritzia eman ahal izango du. Utrera psikologoa eta psikoterapeuta da. Hitzaldia edo mahai ingurua 16:15etatik 18:00etara egingo dute eta nahi duenak dauka azaltzea.
Osteguneko hitzaldia, Emakume Zentroak otsaila eta martxoan antolatu duen Hitzaldi Zikloaren barruan dijoa.
Beste bi hitzaldi martxoan
Bi hitzaldi gehiago izango dira martxoan Emakume Zentroan, eta horrekin bukatuko da Hitzaldi Zikloa. Bat martxoaren 2an izango dute, Pentsamendu positiboari buruzkoa eta bestea martxoaren 16an, Krisiek eta Aldaketek daukaten Sendatzeko Ahalmenari buruzkoa. Hitzaldi guztiak Emakume Zentroaren lokalean egingo dira (Elkano 17-1) 16:15etatik 18:00etara. Hitzaldietan nahi duen guztiak hartzeko dezake parte.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!