‘El jardinero fiel’ eta Txirri, Mirri eta Txiribitonen ‘Pailazokeriak’ gaur Biterin

Kronika - Erredakzioa 2006ko ots. 12a, 02:00

Gaur arratsaldeko 19:30etan El jardinero fiel filmea jarriko dute Biteri Kultur Etxean. Pelikulak Kenian lanean ari zen aktibista britaniar baten hilketa kontatzen du. Hildako emakumearen senarrak, Britaniar diplomatiko batek, bere kabuz ikertzen hastea erabakiko du,bere burua odisea arriskutsu batean sartuz. Piskanaka, bere emaztearen hilketa misteriotsuaren inguruan gauza gehiago jakiten joango da, industria farmazeutikoarekin lotutako eskandalu bat argitzen hasteraino. Aktoreen artean Ralph Fiennes eta Rachel Weisz dira azpimarragarrienak.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!