Gaur torturaren aurkako nazioarteko eguna dela eta, Natza kultur elkarteak Garaje olimpo pelikula proiektatuko du bere lokalean, arratsaldeko 18:00etan. Marco Bechis zuzendariaren lan hau 1999. urtekoa da eta Argentinan dago kokatua. Auzo txiro batean bizi da filmeko protagonista, Maria, auzotarrei irakurtzen eta idazten erakusten ari den aktibista. Goiz batean paisanoz jantzitako militar brigada batek atxilotu egingo du eta Garaje Olimpora eramango dute, militarrek torturak egiteko erabiltzen duten lekura. Canneseko zinemaldian aurkeztu zuten pelikula eta gazteen epaimahaiaren saria jaso zuen 1999an. Aipatzekoa da gainera Dominique Sanda aktore frantziarraren agerpena, besteak beste Bernardo Bertolucciren Novecento filmean protagonista izan baitzen.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!