Parte hartze haundia eta emaitza onak atzoko igeriketa proban

Kronika - Erredakzioa 2006ko ots. 12a, 02:00

Hernaniarrek orokorrean hobetu egin zituzten beren emaitzak eta gustora geratu ziren atzoko progarekin

ATZO igeriketa probak izan ziren Hernaniko kiroldegian, Gipuzkoako ligako 4garren jardunaldiaren barruan. Hernaniarrek orokorrean hobetu egin zituzten beren emaitzak eta gustora geratu ziren atzoko jaialdiarekin. Igerilari guztiek hobetu dituzte orain arte egindako markak. Gipuzkoako ligako lehendabiziko mailan dago Hernaniko igeriketa taldea, beste lau talderekin batera eta txapelketan lehiatu behar duten bakoitzean kirol-jai baten antza hartzen du jardunaldiak. Harmailak beteta Atzoko jardunaldiaz ere horrelako zerbait esan liteke, izan ere, kiroldegiko igerilekuko harmailak jendez lepo zeuden arratsaldeko lauetarako, Gipuzkoa guztitik etorritako jendearekin. Hernaniarrak ere ez ziren falta noski, igeriketa taldeak egindako deiari esker jende dezente hurbildu baitzen atzoko proba ikustera.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!