Hernanik ezin du hutsik egin

Kronika - Erredakzioa 2006ko ots. 18a, 02:00

Gernikaren kontra jokatuko du gaur, arratsaldeko 16:00etan Landaren. Partidu erabakigarria da gaurkoa.

HERNANIK partidu erabakigarria du gaur, Gernikaren kontra. Erabakigarria bi gauzengatik: batetik etxean jokatzen duelako aspaldiko partez; bestetik, Gernika aspaldiko kontrarioa delako eta orain artean ez duelako inoiz erakutsi Hernani baino gehiago denik. Beraz, irabazi beharreko partidua. Baina ez du erraza izango, Gernikak gora egin baitu liga honetan zehar eta bigarren postuan jarri baita. Hernani berriz jendez oso juxtu dabil eta ez du asmatu azkeneko partiduetan. Momentu honetan hernaniarrak bosgarren dijoaz, Durangorekin berdinduta.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!