Puntu premian jokatuko du gaur Hernanik Vigon

Kronika - Erredakzioa 2006ko ots. 12a, 02:00

Hernanik baja askorekin jarraitzen du eta konplikatzen ari zaio denboraldia. Gaur Vigoko aurrelariei eustera aterako dira hernaniarrak.

azken txanpan sartzen ari da Errugbi denboraldia, eta Hernani puntu premian dago, atzetik dituen hiru taldeak gero eta gertuago baititu. Oraindik koska txiki bat kentzen die hernaniarrek besteei baina, azken partiduetan puntu gutxi atera dituzte eta taldea baja askorekin dago. Horregatik, gaur dena emango dute hernaniarrek Vigon, sailkapeneko bigarrenaren zelaian, 12:00etan. Vigo taldea oso momentu onean dago. Bigarren dijoa eta azken partiduetan irabazteaz gain bonus asko lortu ditu. Atake izugarria dauka eta entsaio asko egiten ari dira partiduetan. Hernaniarrek lanik haundiena Vigoko aurrelariei eusten izango dute, beraz. Hernanik Landaren irabazi Joxe Elosegi entrenatzaileak garbi ikusten du Hernaniren lehenengo eginbeharra defentsa izango dela. Baina ez du ahaztu nahi, joaneko partiduan izugarrizko jipoia hartuta aldegin zutela galiziarrek Landaretik. Gainera, hernaniarrak bolada txarra pasatzen ari dira, baina, Elosegiren ustez, ´puntu asko azken momentuko opariengatik galdutakoak izan dira`. Azken bost partiduak Aurtengo denboraldia bukatzeko bost partidu gelditzen dira, eta hernaniarren helburu nagusia sailkapenari eustea da. Azkenekoa zuzenean jaitsiko da eta azken aurrekoak promozionatu egingo du. Hernanik atzetik hiru talde dauzka (Oviedo, Durango eta Hospitalet), oraindik puntu diferentzi txiki bat badute eta azken bost partiduetan talde horietako biren kontra jokatu behar du: Oviedo eta Durango.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!