CDHernanik mariskada zozketatzen du astero eta hilabeteko epea egoten da saria erreklamatzeko. Arantxa Landaribarrek egun gutxi batzurengatik lortu du mariskada, urtarrilaren 13ko zozketan tokatu baitzitzaion saria (640 zenbakia). Boletoa Aitan-Etxe tabernan erosi zuen Landaribarrek, eta larunbatean, bertan jaso zuen saria CDHko Juan Bautista Biurrarenaren eskutik eta Aitan-Etxe tabernako Bittor Hernandez ondoan zuela.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!