Herriko zenbait arbola bota dituzte

Kronika - Erredakzioa 2006ko otsailaren 11

Zenbaiti alergiak sortu dizkielako bota dituzte urkiak kiroldegi ondoan, eta sagarrondoak jarri dituzte.

Egunotan arbolak botatzen aritu dira herriko zenbait tokitan, arrazoin desberdinengatik. Kirolegi ondoan zeuden urkiak bota dituzte, guztira 32. Arrazoi nagusia alergiak dira, beste zenbait keja izan badira ere. Dirudienez alergikoak badira auzoan eta estatuko alergologia elkarteak urkia ere sartua dauka alergiak sortzen dituen arbola multzoan. Horren ordez sagar hibridoak jarri dituzte, loraldi luzea eta neguan sagar txikiak izaten dituena. Bestalde, Elizatxon makalak bota dituzte haundiak zeudelako eta loretako gereziondoak jarri dituzte. Karobietan plantano haundiak kimatu eta txikiak kendu dituzte, eta ordezko loretako gereziondoak jarri.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!