Hernaniarrak markak hausten

Kronika - Erredakzioa 2006ko otsailaren 11

Joan den asteburuan paper ona egin zuten hernaniarrek Ordizian. Gaur Hernanin da froga, arratsaldeko 16:00etan.

Joan den asteburuan Euskadiko txapelketako proba jokatu zuten Ordizian, 1990-1991 urteetan jaiotakoek eta hernaniarrek paper ona egin zuten, dominarik lortu ez bazuten ere. Igerilari hernaniarrek beren marka pertsonalak jaistea lortu zuten eta horrek du garrantzia. Euskadiko txapelketa baino lehen Gipuzkoakoa ere izan zuten igerilari hernaniarrek urtarrilean Tolosan eta hemen ere paper ona egin zuten: Errelebotan, mutilek 4x100 libretan zilarra lortu zuten; 4x50 estiloan brontzea. Neskek berriz, 4x200 metrotan brontzea lortu zuten eta 4x100 libretan laugarren gelditu ziren. Txapelketan Leire Gonzalez, Andrea Uzkudun, Anne Altuna, Leire Garcia, Maialen Perez, Miren Altuna, Nadia Diez, Axer Allur, Iñigo Etxaniz, Gabriel Gartzia, Andrea Izagirre, Jon Ander Izuzkiza, Javier Andres, Ion Ormazabal, Joritz Aldabe, Olatz Altuna eta Mañel Aizpuruak hartu zuten parte. Bestalde, gaztetxoenek Oreretan izan dute txapelketa eta txukun ibili dira. Proba gaur Hernanin Gaur arratsaldean igeriketa txapelketa dago Hernanin, arratsaldeko 16:00etatik aurrera. Hernaniar eta inguruko igerilariak ikusteko aukera ona izango da. Igeriketa taldekoek dei egin diete hernaniarrei ikustera eta animatzera azaltzeko.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!