KADETEEN Lehen Mailako taldea ez da berebiziko denboraldia egiten ari. Azkeneko postuan dijoaz hernaniarrak, 18 partitutatik bakarra irabazita eta hiru punturekin. Joan den astean Aldapetarrak taldearen kontra jokatu zuten eta 2-3 galdu zuten .
Joseba Balenciaga entrenatzailearen hitzetan zaila dute zulo horretatik ateratzea baina ahaleginak egiten ari dira ´partidu gehienak gol diferentzia eskasagatik galdu ditugu` dio Balenciagak.
Dena den, talde honen helburua ez da sailkapenari begira jartzea, goiko mailatan dauden taldeak osatzea baizik eta helburu horrekin ekiten diote partidu bakoitzari.
Oiartzunen hiru puntu bila
Bihar Oiartzunen kontra jokatuko dute arratsaldeko 16:30etan. Ez da partidu erraza izango, Oiartzun hirugarren baitijoa sailkapenean. Hala ere, hiru puntuak lortu ezkero Sto. Tomas Lizeoari aurre hartuko liokete eta gogoz aterako dira zelaira hernaniarrak.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!