BADIRA lau urte Hernanin arraun talderik ez dela, baina aurten batel eta trainerila ligetan parte hartzeko taldea atera dute.
Gipuzkoako batelen liga bihar hasiko da Trintxerpen, senior mutilen mailan eta Hernani han izango da, lehenengo estropada txukun bat egiteko asmoz. Taldeko arduradunek azaldu dutenez oraindik ez dakite nolako maila emango duten ´3-4 urte estropadarik egin gabe egon eta gero zaila da jakitea` diote, baina hala ere espero dute lan polita egitea. Estropada 11:00etan izango da eta Koxtape da faborito.
Gipuzkoako batelen ligan zortzi estropada izango dira guztira, bihar Trintxerpen hasi eta otsailaren 25ean izango du segida, Orion.
Parte-hartzaileak
Fortuna.
Ibaika
Tolosaldea
Pasai Donibane-Koxtape
Trintxerpe
Hernani
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!