Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
‘Tortura Euskal Herrian. 2005 txostena’ aurkeztu zuten. Manifestazioa Donostian, arratsaldeko 17:30etan Bulebarretik.
TORTURAREN Aurkako Taldeak ostegunean Hernanin izandako prentsaurrekoan, iazko urtean torturak jasan zituzten atxilotuen datuak azaldu zituen.
2005ean 103 atxiloketa izan ziren inkomunikatuta eta horietatik 52k torturak jasan izana salatu zuten. Atzo aurkeztutako liburuan atxilotuen 47 testigantza jasotzen dira eta horretaz gain beste hainbat atal ere baditu liburuak: torturatuen familien ingurukoa, tortura metodoak zein diren azaltzen duena, edo nazioartean jaso diren gomendioen ingurukoa, besteak beste.
Informazioa jasotzea baino, beldurra eragitea helburu
Prentsaurrean azaldu zutenez, askoren ustearen kontra, torturaren helburua ez da atxilotuak izan dezakeen informazioa jasotzea, baizik eta atxilotua deuseztu eta inguruan beldurra sortzea.
Hori guztia salatzeko dei egin zuten gaur, arratsaldeko 17:30etan Donostiako Bulebarretik aterako den manifestaziora joateko.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!