Musika Bandaren kontzertua gaur

Kronika - Erredakzioa 2006ko ots. 12a, 02:00

Musika Bandak kontzertua emango du gaur udaletxeko arkupetan, bazkal aurrean, arratsaldeko 13:00etatik aurrera. Zipri Otxandorenak zuzenduta bost obra dituzte eskaintzekoak Hernaniko musikariek: Luis Martinez Mansoren Asi canta mi pueblo izango da lehenengoa; Jose Serranoren Alma de dios bigarrena; E. Mokoroa eta J. Francoren Ordizia hirugarrena; Vangelisen Charriots of fire laugarrena eta J Willy Fransenen Villa Wertha obrarekin bukatuko da gaurko kontzertua.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!