Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
GIPUZKOAKO trinkete txapelketan hernaniarrak bikain dabiltza. Joan den asteburuan Ibon Zabalak txapela irabazi zuen eta Ioritz Arrieta finalera pasa da kadete mailan. Bihar Aritz Salaberriak final aurrekoa jokatuko du Gaskan, 10:00etan eta irabazi ezkero bi hernaniarren arteko finala ikusi ahal izango dugu, hemendik bi aste barru.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!