Txotx denboraldia dela-eta garraio zerbitzu berri bat jarri du martxan Udalak. Autobusa Urbieta kaletik Osiñagako sagardotegietara aterako da eta ibilbide hau egingo du: Urbieta, Itsasburu, Otsua-enea, Olaizola, Altzueta, Iparragirre eta Elorrabi. Autobusa 20:30etan, 21:00etan eta 21:30etan aterako da eta bueltatu 23:00etan, 23:30etan, 24:00etan, ibilbide berdina eginez.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!