78 bazkide berri egin ditu Gazte Txokoak joan den irailetik

Kronika - Erredakzioa 2006ko ots. 10a, 02:00

Gazte Txokoak ´osasun ona duela` eta gazte askoren erreferente eta topagune bihurtu dela diote.

gazte Txokotik bidali duten prentsa oharrean diote Gazte Txokoak osasun ona duela, izan ere joan den irailetik urtarrila bitartean 78 bazkide berri egin dituzte. Zehatzago diote bazkide berri horietatik %83a, 12 urtekoak direla, hau da, gazteenak. Diotenez ´nahiz eta denboraldi txarra pasa, gaur egun gazte askoren erreferente eta topagune` bihurtu da Gazte Txokoa. Bertan, adin eta ikastetxe ezberdinetako gazteak elkar erlazionatzen dira eta hau oso positiboa dela uste dute Gazte Txokoko arduradunek. Gaur eskalatzera Gazte Txokoa ekintzaz beteta dator, gaur Pio Barojara joango dira eskalatzera, indarra hartzeko. Bihar, larunbata, zita garrantzitsu bat dute, izan ere, futbolin txapelketa antolatu dute Hernaniko eta Andoaingo Gazte Lokaletako gazteen artean. Txapelketaren buelta Andoainen jokatuko da, hilaren 18an. Hilaren 15ean, karterak egiteko tailer bat antolatu da lokalean bertan. Beren hitzetan ´nahiz eta barruan sartzeko diru askorik ez eduki kartera politak egiteko aukera izango da bertan`. Hilaren 21ean, Nazioarteko Ama Hizkuntzaren eguna denez, Euskararen Eguna ospatuko dute Gazte Txokoan. Bertso paper lehiaketa bat antolatu dute egun horretan animatzen diren gazte guztientzako eta irabazleentzako sariak izango dira. ´Nor edo nork bertsorik bota nahi badu ere, ez zaio galeraziko` gehitu dute. Inauterietarako ekintzak Gazte Txokoan Inauteriak gertu direla eta Hernaniko Gazte Txokoan festa honekin lotutako ekintzak antolatu dituzte. Hilaren 24an, Inauterietarako Gazte Txokoko lokala apainduko dute. Hilaren 25ean, Gazte Txokoko gazteek bazkaria, karaokea eta mozorro lehiaketa antolatu dituzte. Egun horretan derrigorrezkoa izango da mozorrotuta joatea.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!