Kontsumo Bulegoak dendetan araudia betetzen ote den ikuskatuko du

Kronika - Erredakzioa 2006ko ots. 9a, 02:00

Teknikari batek dendak bisitatuko ditu. Egitasmoaren helburua da dendariei araudiaren inguruan informazioa ematea.

UDALAK jakinarazi duenez Kontsumitzaileen Informaziorako Udal Bulegoak (KIUB) aholkularitza zerbitzu bat jarriko du martxan, Hernani, Astigarraga eta Urnietako dendariei zuzenduta (azkeneko bi herri horietan ere ematen du zerbitzua Kontsumo Bulegoak). KIUBeko teknikari batek dendak bisitatuko ditu eta bertan ikuskatuko du ia araudia betetzen den, besteak beste: kexa-liburua eskuragarri ote duten edo merkataritza legea betetzen ote duten. Zigortzeko eskumena Jaurlaritzak du Araudia betetzen ez denean zigorra ezartzeko eskumena Jaurlaritzarena da eta azaldu dutenez bai Hernani eta bai Astigarraga eta Urnietako Udalak harremanetan jarriko dira Jaurlaritzako Merkataritza zuzendariarekin ekimen honen berri emateko. Dendari elkarteekin ere bilduko direla adierazi dute. Andoni Amonarraiz zinegotziaren hitzetan ´helburu nagusia ez da zigortzea, dendetako jabeak araudiaren inguruan informatzea baizik`, Amonarraizek uste du modu horretan dendariek ´zerbitzu hobea` eskainiko dutela eta kontsumitzaileentzat ´erakargarriagoa` izango dela.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!