18/98 + Hernaniko lan taldeak batzarra deitu du gaurko. Bertan azalduko dituzte prozesu honetako epaiketen gora beherak eta zer lan egiten ari diren herrian. Batzarrean 18/98 sumarioan epaitzen ari diren hernaniarrek hitz egingo dute, prozesua nola bizi duten kontatuko dute eta baita egoera nola ikusten duten ere.
Lan taldeak deialdia gaur arratsaldeko 19:30etarako egin dute, Biteri kultur etxean.
Manifestazioa otsailaren 18an
Lan taldeak azaldu duenez epaiketak gora behera askorekin ari dira egiten eta gogorarazi dute egoera larria dela. Honi aurre egiteko manifestazioa deitu dute otsailaren 18rako Bilbon.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!