XXXII. Zuhaitz eguna izango da aurten eta Joxe Legarretaren omenezko
XXgarrena. Otsailaren 18 eta 19an izango da, larunbatarekin haurrak eta
igandearekin helduak. Aurten bertako haritza, lizarra eta gereziondoak aldatuko
dituzte Aparraingo herri lurretan. Ikastetxeetatik joango diren neska-mutilek
eskola kirolaren bidez emango dute izena.
Helduek Mendiriz Mendin
Helduek Mendiriz Mendin eman beharko dute izena otsailaren 16a aurretik,
astelehen, ostegun eta ostiraletan, 20:00etatik 21:00etara. Zuhaitzak aldatu
ondorenean bazkaria izango dute Ugaldetxo jatetxean. Egun hau Mendiriz Mendik
eta Udalak antolatzen dute elkarlanean.