Joan den asteburuan jokatu dira pista estaliko Euskadiko atletismo txapelketa absolutuak, Donostiako Belodromoan eta Hernaniko bi atletak lortu zuten minimoak eginda bertan sartzea. Eider Aldabek brontzezko domina lortu du 800 metrotan, 15 urterekin eta Maitane Iruretagoienak finalera pasa eta 5garren postua lortu du 60 metroan, 14 urterekin. Argazkian Eider Aldabe hernaniar gaztea ageri da eskuinean, Aratz Rodriguez eta Amagoia Eizagirre aurren bigarrenekin.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!