AMHER elkarteak jakitera eman du Europar Batasunekoak ez diren etorkinei udal errolda berritu arazi egiten diela Atzerritar Legeak bi urtean behin. Beraz dei egin die orain bi urte erroldatu eta egoitza baimen iraunkorra lortu ez duten inmigranteei ´premiaz` Udaletxetik pasatzera, gainontzean eskubideak galdu baititzakete. Horrez gain, AMHERek herritarrei dei egin die ezagutzen dituzten etorkinak ´premiazko ohar` honetaz informatzeko.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!