‘Almazenen gestio informatizatua eta eraginkorra’

Kronika - Erredakzioa 2006ko ots. 8a, 02:00

Miramon Enpresa digitalak enpresa txiki eta autonomoentzako mintegiak antolatzen ditu eta hurrengoa otsailaren 14an izango da Karmelo Labakan, arratsaldeko 18:00etan. Almazen edo biltegien ingurukoa da mintegia eta bertan ezagutzeko aukera izango da: biltegi gestioaren egungo egoera; hobekuntzak izateko aukerak; merkatuak eskaintzen dituen tresnak ondo erabilita lortuko dituzten abantailak; edota sarrerak eta irteerak zorrotz kontrolatuta inbentario iraunkorra nola mantendu. Mintegia debaldekoa da. Izena eman edo informazio gehiagorako: 943 74 73 14 telefonoa; cursos@miramondigital.com helbidea edo www.miramondigital.com web orria. Hurrengo bi mintegiak ere zehaztuta daude: martxoaren 30ean, nire enpresako web orriak zer eduki beharko luke?; eta maiatzaren 23an, Enpresan nola egokitu eta konpartitu behar dira denbora eta baliabideak? Mintegi hauek Eusko Jaurlaritzak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak sustatzen dituzte.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!