HERRI Lanetako Batzordea bildu zen atzo eta bertan Tiloseta eta Gudarien
Plaza berritzeko proiektua izan zuten aztergai. Orain Gobernu Batzarrak
onartu beharko du erabaki hori eta segidan erakusketa publikoan jarriko dute
herriko kaxkoa berritzeko proiektua. Jose Antonio Cuesta zinegotziak adierazitakoaren arabera, erakusketa publikoa hemendik aste pare batera hasiko da eta normala baino epe luzeagoa utziko dute, hilabete bat gutxienez, izan ere bi gune hauek oso garrantzitsuak dira. Proiektua Hirigintza bulegoan, Udaletxeko 4garren solairuan izango da ikusgai. Horrez gain, zinegotziak adierazi du Gobernu Taldeak berak aldaketak proposatuko dituela, batez ere Tilosetarako proposatuta dauden berrikuntzen inguruan. Proiektuak milioi bat euro pasako aurrekontua du, baina alegazioen ondoren ikusi beharko da zertan geratzen den. Tilosetarako proposamen batzuk ez dira aterako Cuestak azaldu du Tilosetarako Dubega ingenieros enpresak egindako proposamenak ez duela seguruenik ez Udalaren ez herritarren babesik jasoko, ez dagoen horretan behintzat; Tiloseta erdian plaza bat proposatzen da eta horrek hainbat zuhaitz moztea ekarriko lukeelako, esate baterako. |
Tilosetan: -Tilosetarako sarrerak, Udaletxe atzekoa eta Urumea ikastolako sarrera, moldatu egingo dira oinez ibiltzeko arazoak dituzten pertsonek erabili ahal izateko. -Frontoia mantendu eta frontoiak Elizarekin egiten duen trinketea berritu. -Egungo kioskoa bota eta frontoi ondoan beste bat eraikiko da. Grada batzuk izango ditu frontoi aldera eta bestera eszenatoki bat. -Tiloseta erdian plaza bat eraikitzea, ikuskizunetara dijoan jendeak erabiltzeko. Horretarako zuhaitz batzuk botako lirateke. -Lurra pabimentatzea hormigoaiarekin. -Petriletan altzairu inoxidablezko barandilak jartzea. -Farolak aldatzea eta zuhaitzak kimatu, argia sartzeko. Plazan: -Plaza erabat peatonala bihurtzea. Preferentzia izango dute oinez dijoaztenek. -Zuhaitzak botatzea. -Iluminazioa hobetu. -Lurra aldatu eta harrizkoa jartzea, baina lauagoa. -Etxeetako fatxadetatik dijoazten tubo eta kableak ahal den neurrain izkutatzea. |