Emakumeak bazkide izateari baiezkoa eman dio batzarrak

Kronika - Erredakzioa 2006ko ots. 7a, 02:00

Urteko batzarra izan zuen Santa Barbara elkarteak joan den igandean. Elkartearen historian lehenengoz emakumezko baten eskaria zegoen bazkide egiteko eta baiezkoa eman zion batzarrak, gehiengo haundi batekin. Kasu puntual hau ezezik, gainontzean ere emakumeak bazkide egiteko duten eskubidea bozkatu zen igandeko batzarrean. Hemendik aurrera ateak irekita gelditu dira emakume gehiagok ere eskaria egiteko, zuzendaritza kideek Kronikari esan diotenez.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!