TILOSETA eta Kale Nagusia artean botatako etxeen inguruan hitz egin zuten
atzo Hirigintza Batzordean. Kale Nagusiko 3 eta 5 zenbakia duten etxe hauek
uztaila hasieran bota zituzten. Udalak eskatu zuen beheko solairuko fatxada
mantentzea baina promotorak bota egin zuten. Orain Udalak eskatu du lehengo
harriekin fatxada hori berriro eraikitzea edo bestela, material berriekin
osatzea itxura bereko fatxada bat. Etxebizitza hauek hutsik zeuden eta bota egin
dituzte etxebizitzeta berriak egiteko.
Aipatzekoa da baita ere etxe hauek bota zituztenean, azpian aurkitu zituztela
San Joan Bataiatzailea elizako kanpaiak egiteko labe zaharrak. Aintzinako
harresiaren zati bat ere bertan aurkitu zuten. Balio haundiko aurkikuntza
arkeologikoa izan da.
Berakorteko eguzki plakak
Berakorte baserrian eguzki plaka gehiago jartzeko eskaria ere aztertu zuten
atzo Hirigintza Batzordean. Eguzki plaka hauek Cuesta de la muertetik ikusi
daitezke. Berakorten aspalditik zebiltzan eguzki plaka gehiago jartzeko asmotan
baina plaka horiek etxebizitza edo negutegiari lotuta zeudela frogatu behar
zuten. Norbere kontsumorako dela egiaztatuta, Udalak baimena eman die plaka
gehiago jartzeko.