HERNANI burua altxa ezinik dabil Gabonak ezkeroztik eta atzokoan galdu egin zuen L’Hospitaleten kontra 22-23. Irabazi beharreko partidua zen atzokoa, katalanak azkenak baitijoaz sailkapenean.
Partidua gaizki hasi zuten hernaniarrek eta L`Hospitalet aurretik joan zen ia denbora guztiak. Partiduaren amaieran esnatu ziren Elosegi eta Iraolaren mutilak eta puntu bakarrera jarri ziren. Arbitroak partidu amaiera seinalatu zuenean ensaio lineatik bi metrora besterik ez zeuden hernaniarrak.
Puntu bat bonus bezala
Hala ere Hernani ez zen esku hutsik etorri eta bonus-puntu bat lortu zuen kontrarioarengandik zazpi puntu azpitik geratzeagatik. Momentu honetan bosgarren jarraitzen du 20 punturekin eta datorren astean Vigon izango dira.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!