Datorren igandean, hilak 12, Mendiriz Mendi Aiako Harrira joango da. Aritxulegiko buelta egingo dute eta burniola zahar baten ondotik pasako dira. Izena emateko elkartera jo daiteke, Iturregi Plazara, astelehen, ostegun eta ostiraletan, arratsaldeko 20:00etatik 21:00etara. Inskripzioak 8 euro balio ditu bazkideentzat eta 11 euro gainerakoentzat; epea otsailaren 9an amaitzen da.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!