Hirigintza batzordeak hainbat eskaera aztertuko ditu gaur

Kronika - Erredakzioa 2006ko ots. 6a, 02:00

Gaur Hirigintza eta Ingurugiro batzordea bilduko da hainbat puntu aztertzeko. Horien artean Akarregin industri erabilerarako hainbat partzelen inguruko eskaerak daude, baita karts alokairuen aktibitaterako eskaera bat ere, Akarregin bertan. Horretaz gain, zentral fotoboltaiko batzuk ezartzeko eskaera eta kale Nagusiko 3 eta 5garren etxeetako fatxadari buruzko informe bat aztertuko dituzte gaurko bileran, besteak beste.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!