Zoramen hauek, maite ditugu...

Kronika - Erredakzioa 2006ko ots. 6a, 02:00

Zapiak buruan eta zartaiak eta mailuak eskuan ibili ziren atzo herrian kaldereroak. Momo erregearen konpartsa zingaroak abestiekin eta saltoka alaitu zituen kaleak urte bat gehiago. Elur Txoritik atera eta kale buelta egin zuten, Xalaparta soziedadean geldialdia eginez (argazkian). Inauteriak badatoz eta kaldereroek badakite hori, bihotzen erdi-erditik maite dituzten festak baitira. Kantuak dioen bezala ez dira joango gehiago Hernanitik, ez behintzat inauteriak pasa arte!
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!