LARUNBATA arratsaldeko partiduan erakustaldi itzela egin zuen Hernanik Textil Santanderinaren kontra. Hernaniarrek baja asko izanagatik ere ederki jokatu zuten eta erasoan ezin hobeto moldatu ziren. Eusebio Lizarazu izan zen arduradun atzokoan, entrenatzailea lesionatuta baitago.
Nesken taldeak 0-3 irabazi
Nesken taldea ere ez zen atzean geratu eta egurra eman zion Fortuna taldeari, donostiarrak hutsean utzita.
Konbokaturik zeuden jokalari guztiak atera zituen pistara jokatzera Lauri Matias entrenatzaileak.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!