LARRIALDI kimikoetarako sirenak jarrita daude dagoeneko, duela gutxi bukatu
baitute instalazioa. Ez daude oraindik martxan baina Eusko Jaurlaritzatik
adierazi dute bi hilabeteren bueltan izango direla erabiltzeko prest. Ereñotzu aldean Sirena hauek abisua emango dute inguruko enpresetan istripu kimikoren bat gertatzen bada. Hiru sirena jarri dituzte: bata, Lastaolako poligonoan dagoen zubi berri ondoan; bestea Ibarluze poligonoan eta hirugarrena Ereñotzuko Txirrita eskola ondoan. Sirena hauek jarri dira Eusko Jaurlaritzako plan baten bidez. Planaren helburua da istripu kimikoa gertatzen bada herritarrei jakinaraztea eta kasu horietan nola jokatu behar den informatzea. Gipuzkoa mailan, Eusko Jaurlaritzaren programa honetan sartutako bi enpresa daude, biak Hernanin: Arkema, PVCa egiten duena; eta Electroquimica, produktu elektrolitikoak lantzen dituena. Herritarrak informatzeko kanpaina Udaletxeko Ingurugiro Zerbitzuak adierazi du gutxi barru herritarrak informatzeko kanpaina jarriko dela martxan. Hilaren 16an eskola mugikor bat etorriko da herritarrak gaiaren inguruan informatzeko. Bestetik, fetxa horren inguruan buzoneo bat egingo da informazioarekin. |
||
|
||