Astelehenean hasiko da Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza eta Bigarren
Hezkuntzako aurrematrikula kanpaina, eta otsailaren 17a bitartean egongo da
zabalik. Hernanin, denera, 2.540 ume daude 2-16 urteko adin tarte horretan
eta aurten 198 izango dira berriak, iaz baino gehiago. 2.540 haur eta beren gurasoek Hernanin bost hezkuntza proiektu dituzte aukeran: Langile, Urumea eta Elizatxo ikastola publikoak, Inmakulada ikastetxe erlijiosoa eta Ereñotzuko Txirrita herri eskola. Bost hezkuntza proiektu, baina, ikastetxeek heurek ere elkarren osagarri gisa planteatzen dituztenak. Kalitateko hezkuntza proiektua, ikaslearen garapen integrala, gurasoen parte hartzea, baloreetan hezitzea, teknologia berriak, tolerantzia eta irekitasuna, ikasketa erritmoak ikaslearen neurrira jartzea, talde txikietan lan egiteko aukera... horiek dira Hernaniko hezkuntza eskaintzaren oinarrietako batzuk. Lau hizkuntza Hizkuntzei dagokionez, Hernaniko ikastetxe guztiek D ereduan irakasten dute, erabat euskeraz. Horrez gain, inglesa, gaztelera eta frantzesa erakusten dituzte eta umeak 4 urterekin hasten dira inglesa ikasten. Hernaniko ikastetxe publikoak eta Eusko Jaurlaritza Hernaniko hezkuntza publikoa berdefinitzeko prozesuan sartuta daude. Oraindik proposamenak egin eta aukera ezberdinak aztertu eta eztabaidatzen ari dira, eta ez dago ezer definituta. Planteatu den aukeretako bat da zentro guztietako DBH eta Institutua bilduko lituzkeen eskaintza bateratua izatea herrian. Prozesua oso berri dago oraindik egin nahi den hezkuntza proiektuaren helburuak finkatzea da hurrengo pausoa. Ideak, orokorrean, harrera ona izan du zentroetan. |
Kalitateko hezkuntza Kalitateko hezkuntza proiektua, ikaslearen garapen integrala, gurasoen parte hartzea, baloreetan hezitzea, teknologia berriak, tolerantzia eta irekitasuna, ikasketa erritmoak ikaslearen neurrira jartzea, talde txikietan lan egiteko aukera... horiek dira Hernaniko hezkuntza eskaintzaren oinarrietako batzuk. |