HERNANIK bost gol sartu zizkion atzo Azkoitiako Anaitasunari eta aurreko
astetik zekarren pisua zelaian utzi zuen, golez-gol. Emaitza ona dudarik gabe
txuri-berdeentzat, izan ere azkoitiarrak kontraio zuzenak dira sailkapenean eta
hiru puntuei esker Hernanik aurre hartu die.
Lehenengo denboran azkoitiarrak erne
Partidua txukun hasi zuten David Muñoz-en mutilek eta aukera batzuk sortu
zituzten aurreneko gola etorri zen arte, Gorka Kijerak hain zuzen. Gero
Azkoitiarrak pixkanaka jokoa hobetzen hasi ziren eta berdintzea lortu zuten.
Azkenean, 45garren minutuan hernaniarrek bigarren gola sartu zuten. Arduradunen
hitzetan gol ´psikologikoa` izan zen hori eta bigarren denboran lasaigo atera
ziren zelaira txuri berdeak
Bigarren denbora paregabea
Bigarren denbora hasi eta segituan ikusi zen hernaniarrak gol gosez zeudela.
Bigarren zatiko 20garren minutuan Iñigo Vilari sakoneko pase bat egin eta honek
gola sartu zuen. Hortik minutu gutxira etorri zen laugarrena, berriz ere Iñigo
Vila protagonista zela: atezain aurrean bakarrik gelditu, gainditu, eta gola
sartu zuen Hernaniko jokalariak.
Zoramena bosgarren golarekin etorri zen Zubipera, Gorka Kijerak areatik kanpo
baloia jo eta porteria barrura sartu zuen. Bost eta bat azkenean, emaitza goxoa
etxekoentzat.
Arduradunak pozik emaitzarekin
Taldeko arduradunak pozik daude emaitzarekin: ´Garrantzitsua izan da etxean
irabaztea, batez ere lehengo asteko porrotarekin duda batzuk genituelako, baina
azkenean argitu zaizkigu` dio Jon Loran-ek, koordinadoreak, ´urduritasuna
bestuarioan utzi dugu`.
Orain lasaiago jokatzeko aukera izango du Hernanik, sailkapenean behean dauden
taldeekiko aldea gero eta haundiagoa baita.