Giroa hotz baina eztarria sano, atzoko Santa eskean

Kronika - Erredakzioa 2006ko ots. 5a, 02:00

Santa Ageda eguna da gaurkoa, atzo berriz bezpera. Euskal Herri osoan hamaika talde eta lagun aritu ziren atzokoan Santa eskean, ohitura den bezala. Hernanin ere eskean aritu ziren atzo hainbat talde. Alde batetik, Ohitura Zaharrak abesbatzak antolatuta erronda egin zuten herrian barrena, baina horren aurretik, urteroko bisitan izan ziren Zaharren Egoitzan, koplatan eta kantuan. Ereñotzun berriz, Ur-Mian egin zuten zita eta handik Askatxura joan ziren gero. Hortik Lastaolara bidean dauden hainbat eta hainbat etxetan geratu ziren kantuan. Horretaz gain, bai ostiralean eta baita atzo arratsalde partean ere, herriko talde gehiago izan ziren eskean, Ageda martiriaren oroimenez.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!