‘Plan de vuelo: desaparecida’ eta ‘Las crónicas de Narnia’

Kronika - Erredakzioa 2006ko ots. 4a, 02:00

‘Plan de vuelo: desaparecida’
Filme honen protagonista nagusia Jodie Foster da. Senarra galdu berria duen ama baten papera du. Etxera bueltan direla sei urteko bere alaba galtzen da hegazkinean eta orduan benetako amesgaizto bat hasten da hegazkinean, alaba bilatzen. Denek uste dute burutik jota dagoela eta azkenerako berak ere duda egingo du.

Biteriko areto nagusia:
Gaur: 19:30etan; 22:30etan
Bihar: 19:30etan

‘Las crónicas de Narnia’
Filme hau joan den asteburuan jarri zuten, baina asteburuan errepikatu egingo dute haurrentzako. Abentura eta fantasiazko filma da eta C.S Lewis idazlearen klasikoan oinarriturik dago. Bigarren Mundu Gerran, lau anai-arrebak armaio baten atea irekitzen dute ezkutaketan jolasten ari direla eta bertatik fantasiazko mundu batean barneratzen dira. Narnia izeneko mundua da eta bertan animaliek hitz egiten dute, eta ipotxak, erraldoiak eta sorginak esistitzen dira. Filma Andrew Adamson-ek zuzendua da eta 140 minutu irauten ditu.

Biteriko areto nagusia:
Gaur: 17:00etan
Bihar: 17:00etan

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!