Hernanik irabaztera irten behar du gaur etxean

Kronika - Erredakzioa 2006ko ots. 4a, 02:00

Kiroldegian jokatuko dute Textil Santanderinaren kontra, arratsaldeko 18:00etan.

Hernanik maila beretsuan dabilen talde baten kontra jokatuko du gaur kiroldegian, arratsaldeko 18:00etan. Irabazi ezkero aurrea hartuko liokete hernaniarrek Santandergo taldeari eta hori izango da gaur Nicolas Petersenen mutilen helburua. Lehengo asteburuan liderraren etxean jokatu behar izan zuten hernaniarrek eta ezin izan zuten Bilbotik punturik ekarri hernaniarrek. Aurreko bi partiduak ordea, irabazi egin zituzten hernaniarrek eta aukera paregabea dute gaur gorantza segitzeko.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!