Larehun atleta gazte bihar Adarraga memorialean

Kronika - Erredakzioa 2006ko ots. 4a, 02:00

Bihar izango da 43garren Adarraga Memoriala eta 19garren Hernaniko krosa Landaren, goizeko 10:00etan hasita. Alebin, infantil eta kadete mailako neska-mutilentzako proba da eta Gipuzkoa osoko atleta gazteek hartuko dute parte. Maila guztietan lehen hiru postuetan gelditzen direnek sariak izango dituzte, eta baita markarik hoberena egiten duen eskolak ere. CDHko atletismo arduradunen hitzetan, Hernaniko atletismoak jarraipena izatea bilatzen du Adarraga memorialak, alegia, katerik ez etetzea.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!