Hernaniko hiru taldeek partiduak dituzte asteburuan

Kronika - Erredakzioa 2006ko ots. 4a, 02:00

Hernaniko waterpoloko hiru taldeek partiduak dituzte bihar. Nesken taldeek Hernaniko kiroldegian jokatuko dute, eguerdiko 13:00etan, Leioaren kontra. Mutilen aurreneko taldeak Tximistarriren kontra neurtuko beharko ditu indarrak, Donostian, arratsaldeko 19:00etan. Mutilen bigarren taldeak aldiz, Easoren kontra jokatuko du, Donostian baita ere, arratsaldeko 20:15etan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!