Joxan Goikoetxea Oiartzunen

Kronika - Erredakzioa 2006ko ots. 4a, 02:00

JOXAN Goikoetxea hernaniar akordeoilariak emanaldia eskainiko du Akordeoia Euskal Herri Musikan izenburupean. Kontzertua Oiartzungo Herri Musikaren txokoan izango da gaur, Ergoien auzoan, arratsaldeko 18:30etatik aurrera eta Neguko Kontzertuen egitaraua osatzeko antolatuta dago.
Goikoetxeak emanaldian azaldu nahi du akordeoirako euskal herri musikan sortu eta interpretatu diren erritmo eta doinuen ibilbidea.

Paris-Lazarevitch
Hernaniarrarena izango da lehenengo kontzertua, baina ez bakarra, honen ondoren Dominique Paris eta François Lazarevitch-ek musette barrokoa eta cabrettea joko dute.
Kontzertua amaitzerakoan afaria antolatu dute bertan parte hartu eta izena eman duten guztiekin. Afaria Oiartzungo Auzokalte elkartean izango da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!