Santa Ageda bezpera gaur

Kronika - Erredakzioa 2006ko ots. 4a, 02:00

SANTA Ageda bezpera da gaur, hilak 4, eta herriko hainbat talde eskean aterako dira, ohitura den bezala, bularrak moztu zizkioten martiriaren izena gogoratzeko.

Erronda arkupetatik arratsaldeko 18:00etan
Ohitura Zaharrak abesbatza Hernanin barrena ibiliko da kantuan eta makilak eskuetan dituztela errondan. Udaletxeko arkupetatik aterako dira, txistulariek lagunduta arratsaldeko 18:00etan eta herritar guztiak gonbidatu dituzte errondan parte hartzeko

Ereñotzun Askatxutik, Astigarragan Foru Plazatik
Ereñotzun ere santa eskean ateratzen dira urtero eta aurtengoan ez dute hutsik egingo. Askatxutik hasi eta Lastaolara bidean hainbat etxetan geratuko dira. 25-30 lagun biltzen dira urtero makilak eskuetan dituztela, koplari eta trikitilariek lagunduta. Zita arratsaldeko 15:30etan egin dute, Ur-Mia elkartean.
Astigarragan berriz, Foru plazan egin dute hitzordua, arratsaldeko 18:00etan. Aiztondo abesbatzak antolatuta koplatan arituko dira bertan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!