Eroskik datorren otsailaren 8an irekiko du supermerkatu berria Agustinetan. Hori dela-eta hainbat ekitaldi antolatu ditu. Joan den ostegunean Bernabé Tierno psikologoaren hitzaldia izan zen Biterin eta bihar, igandea, Familiaren Eguna antolatu dute Atsegindegin. Bertan haurrentzako aktibitateak izango dira dohainik: haur parkea (gaztelu puzgarriak, pelota etxeak, ludoteka...), birziklatze tailerrak, malabareak, makilajea... Hori guztia izango dute bertara hurbiltzen direnek, goizeko 10:00etatik 14:30ak bitartean.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!