AIAKO Harria parke naturalari buruzko liburua argitaratu du Diputazioak,
Aiako Harria zazpi dimentsiotan izenburuarekin. Liburuak ikuspegi
ezberdinetatik azaltzen ditu bertako biztanleek parkeko naturarekin izan duten
harremana. Liburuko testu, argazki eta diseinuaren bidez azaltzen dira
liburuaren edukiak eta azpimarratu dute datu zientifikoak zabaltzea baino liburu
honen helburua dela irakurleari bertara joateko irrika sortzea.
Liburuaren testuak eta diseinua Iñigo Doriak osatu ditu eta argazkiak atera ditu
Gema Arrugaetak.
Parkearen 7 dimentsio, 7 ataletan
Liburuak dituen 200 orrialdeak atal ezberdinetan daude antolatuta. Aurreneko
hiru kapituloetan Aiako Harriaren babesean bizi den jendearen memoriak gordetzen
dira, ´gaur egun desagertuta dauden hiru bizimoduen kontakizunak azaltzen dira`
dio Diputazioak. Arditurriko meatze zaharrak, Aiako Harrietan izandako gatazkak
eta kontrabandisten garaiak ekartzen dira gogora.
Ondoren hiru kapituloetan azaltzen dira zientzilarien eta natularisten lanari
esker aurkitu diren aberastasun natarulak.
Azkeneko kapitulua mitologiarekin lotuta dago: basajaun, Intxixu, Mari eta
iratxoetaz hitz egiten da.
Liburuak eranskin bat ere badakar eta bertan proposatzen dira parkean egin
daitezkeen hainbat ibilbide.
Kontuan hartzekoa da Aiako Harria parke naturaleko 621,1 ha Hernaniko lurrak
direla.