Aritz Etxeberria urrestildarrak eta Unai Zubizarreta aizarnazabaldarrak debutatuko dute gaur erremonte profesionalean, Galarretan, arratsaldeko 16:00etan hasiko den jaialdiko lehenengo partiduan. Urrestillako aurrelari gazteak Agirrezabala izango du lagun eta Aizarnazabalgo atzelariak Matxin IV. Bestalde, gaurko partidu estelarrean Jokin Etxabek jokatuko du Zeberio II lagun duela, Ezkurra eta Badiolaren aurka. Beste bi partiduak: Altuna II-San Miguel/Agirresarobe-Urrutia eta Sarasua-Ion/Matxin III-Olazar.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!