Arratsaldeko 16:30etan da partidua. Hernanik Irunen kontra galdu ondoren bide onera itzuli nahi du.
Hernanik eta Anaitasunak sailkapen erdiko postuak dituzte gaur jokoan Zubipen, arratsaldeko 16:30etatik aurrera. Hernaniarrek ezustean galdu zuten joan den asteburuan Irunen eta gaur aukera paregabea dute hiru puntuak lortuta partidu arraro hura ahazteko. Txuri berdeek jaitsiera postuak nahiko aparte utziak dituzte dagoeneko, eta beren borrokak sailkapen erdialdean finkatzea behar du orain. Horretarako etxeko puntuak lortzea ezinbestekoa dute.
Liga oso berdindua
Aurtengo ligan taldeen maila oso berdindua dago eta onenaren kontra irabazi eta azkenaren kontra galdu egin liteke. Hernaniarrek ere liga beheko postuetan hasi zuten baina pixkanaka badijoaz gora. Gaur azkoitiarrei aurrea hartzeko aukera dute txuriberdeek 11 eta 12garren baitaude, puntu bakarrera. Hernaniarrek zazpi partidu daramazkite etxean galdu gabe eta 21 puntu posibleetatik 13 atera dituzte hiru garaipen eta lau berdinketarekin. Gaur ikusiko da ratxa on horri jarraipenik ematen dioten.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!