Bihar, igandea, haurrentzat egindako antzezlana ikusteko aukera izango da
Astigarragako kultur etxean. Cantervilleko Mamua izena du antzezlanak eta
Hankatxo taldeak Oscar Wilderen obra famatuan oinarritu du.
Bertan, gaztelu batera bizitzera dijoan familia baten bizimodua azaltzen da.
Gaztelu horretan bizi da Cantervilleko mamua. Umeak izutu beharrean, umeek
izutzen dute bera ordea eta hamaika barrabaskeria egiten dizkiote mamu gaixoari.
Azkenean bere adiskide egiten da familiko alaba.
Bost urtetik gorako haurrentzat egindako antzezlana
Antzezlana bost urtetik gorako haurrentzat da eta txartelak saltzen arituko
dira emanaldia baina ordu bete lehenago 2,5 eurotan. Arratsaldeko 17:30etan
hasiko da.