Kalderero konpartsa zartai eta mailu.

Kronika - Erredakzioa 2006ko ots. 4a, 02:00

Kalderero konpartsak atera ziren ikastetxe ezberdinetatik atzokoan. Goizean, Haur Eskolako 1 eta 3 urte arteko haurrak atera ziren ikatetxeko atarira kaldereroz jantzita parrandara. Arratsaldean, Langile ikatolako 500 bat haur, guraso eta irakasleek herriko plaza musika eta kantuz bete zuten, argazkian ikusi daitekeen bezala. 2 urtetik hasi eta Lehen Hezkuntzako 4garren maila arteko ikasleak izan ziren. Txokolatea ere banatu zieten bertara hurbildu zirenei. Elizatxo ikastolak aldiz, arratsaldean egin zuen kalderero festa, 2 urtetik hasi eta Lehen Hezkuntzako 2garren maila artekoak atera ziren. Gaur gauean, helduen txanda izango da. Urtero bezala, ederki afaldu ostean, Elur Txori elkartetik aterako dira gaueko 21:00etan eta herriko kaleak zeharkatuko dituzte umore ederrarekin.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!